UEMAko lehendakari kargua dela-eta %75eko lan jarduna izango du Iraitz Lazkanok Elgetako udaletxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urr. 23a, 09:00

Iraitz Lazkano UEMAko lehendakari izendatu ostean Goiena telebistan.

%25eko lan jardun bat aurreikusten da UEMAko lehendakari kargurako, eta azaroaren 1etik aurrera hasiko da Lazkano bi lan jardunak bateratzen. Ane Bilbaok beteko du libre gelditzen den dedikazioa Elgetako udaletxean.

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urriaren 5ean aukeratu zuen Iraitz Lazkano lehendakari kargurako. Hala, Elgetako alkateak bi karguak bateratu beharko ditu aurrerantzean.

Udalbatzak atzo egindako osoko bilkuran onartu zuen alkatearen dedikazioa lan jardun partzialera aldatzeko erabakia. Lazkanok adierazi zuen gutxi gorabehera %25eko lan jarduna bat aurreikusten dela UEMAko lehendakari kargurako. Hala, proposatu zuen bere udaletxeko jarduna %75era jaistea, beste %25a UEMAn egiteko, horrek eragingo lukeen aldaketa ekonomikoarekin. "Horrekin batera asmoa da alkateordeetako bat %25eko jardunean edukitzea udaletxean nire UEMAko lehendakaritzak ekarri ez dezan udaletxeari dedikazio gutxiago ematea". Alkateorde hori Ane Bilbao izango da.

Hala, Bilbaok beteko du lan jardunaren %25a. Lazkanoren kasuan azaroaren 1etik aurrera hasiko da lan jardun partzialarekin, eta gizarte segurantza kontuak tarteko ikusteko dago Ane Bilbao noiz has daitekeen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak