Urriaren 24an izango den Bibliotekaren Egunaren harira hainbat ekintza antolatu ditu Elgetako Udal Liburutegiak, eta saio gehienak asteon izango dira.
Ipuin saio bereziak
Eguenean, urriak 24, Beldartxo jatuna familia ikuskizuna egingo du Didau antzerki faktoriak, 18:00etan. Amaieran, liburu bat zozketatuko du Udal Liburutegiak, mailegu zerbitzuko erabiltzaileen artean.
Hilaren 25rako, berriz, ipuin saio berezia dago iragarrita. Saio bakarra izango da, eta 17:25ean hasiko da.
Marrazki lehiaketa
Bestalde, urtero moduan, martxan da liburutegiko marrazki lehiaketa. Zazpigarren urtez egingo dute eta aurten gaia da: Nork irakurtzen du etxean? Parte hartzaile bakoitzeko marrazki bakarra onartuko dute, eta hiru adin tarte izango dira: 5-8 urte, 9-12 eta 13-16.
Urriaren 31rako aurkeztu behar dira lanak.