Bideberri mankomunitateak antolatuta, memoria lantzeko tailerra egin dute, laugarren urtez, Elgetan. Ordu eta erdiko hamahiru saio izan dira azaroaren 6an hasi eta otsailaren 12ra bitartean.
Aurrekoetan moduan, kultura etxean izango dira, eguaztenetan, 09:30etik 11:00etara.
Askotariko funtzio kognitiboak landu dituzte, eta parte hartzaileek etxean lanketarekin jarraitzeko erremintak jasoko dituzte.
Tailerra doan da eta plazak mugatuak dira. Interesatuek urriaren 31ra arte dute udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan izena emateko. Argibide gehiagorako, 943 76 80 22 telefono zenbakira deitu behar da.