Barikuan abiarazituko dute Elgetako 4 t'erdiko eskuz binakako Gabonetako pilota txapelketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urriaren 17a

Sari banaketa iaz jokatutako txapelketan.

Hamar bikoterekin osatu dute hasiera bateko egutegia, eta aurreikusten da finalerdiak abenduaren 20an jokatzea. Finalak, betiko moduan, Urtezahar egunean izango dira.

Martxan da Elgetako 4 t'erdiko eskuz binakako Gabonetako pilota txapelketa. Barikurako lau norgehiagoka daude iragarrita eta 19:30etatik aurrera jokatuko dira Elgetako pilotalekuan. Lan Hotz izango da aurten babesle nagusia.

Hamar bikote

40 urtetik gorakoen txapelketan sei bikote lehiatuko dira.

  • Iban Retolaza-Enrike Elkoro
  • Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar
  • Sergio Bouzas-Jose Mari Zubiaurre
  • Oxel Erostarbe-Gorka Arizmendiarrieta
  • Diego Cantabrana-Txomin de Vega
  • Zigor Martin-Gorka Bolinaga

40 urtetik beherakoen txapelketan, berriz, lau bikote lehiatuko dira.

  • Etor Garate-Iker Valle
  • Beñat Arabaolaza-Jokin Irazabal
  • Alain Valle-Eneko Ormaetxea
  • Oskar Sarasua-Andoni Elorza

Emakumezkoen txapelketa antolatzeko saiakeran jarraitzen dute antolatzaileek. Egutegia, oraingoz, finkatzeke dago.

Lehenengo lau norgehiagokak

Barikuan, hilak 18, jokatuko dira txapelketako lehenengo norgehiagokak. Lau daude iragarrita eta 19:30ean hasita jokatuko dira udal pilotalekuan.

  • Etor Garate / Iker Valle (gorriz)
  • Diego Cantabrana / Txomin De Vega (urdinez)
  •  
  • Iban Retolaza / Enrike Elkoro (gorriz)
  • Haritz Gallastegi / Oskar Askasibar (urdinez)
  •  
  • Sergio Bouzas / Jose Mari Zubiaurre (gorriz)
  • Oxel Erostarbe / Gorka Arizmendiarreta (urdinez)
  •  
  • Beñat Arabaolaza / Jon Irazabal (gorriz)
  • Alain Valle / Eneko Ormaetxea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak