Urbasara egingo du urriko mendi irteera Kantsatzekek, domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urr. 16a, 12:27

Maiza tontorrera egingo dute irteera. Taldea 08:00etan abiatuko da autoz Elgetatik. Bihar arteko epea dago izena emateko.

Kantsatzeke mendi taldeak irteera iragarri du domekarako. Urbasa aldera egingo dute hilaren 20an. "Urbasa aldera joango gara, Maiza tontorrera (1.182 m). Udazkena izanik eta eguraldiak laguntzen badu, bertako pagadiez eta goi larreez gozatzeko aukera izango dugu, goitik izango ditugun ikuspegi paregabeaz ahaztu gabe (Aratz, Aizkorri, Aralar, Beriain..). Iaz Barbagainera egindako buelta ederra izan bazen, aurten ekialderago dagoen Maiza bisitatuko dugu, eta honek ere emango digu beste gozatu bat hartzeko aukera".

Jakinarazi dute lau bat orduko ibilbidea izango dela. Prezioa da 10 euro eta izen-emateak zabalik dira bihar arte  kantsatzeke@gmail.com helbidean edo Facebook bitartez (Kantsatzeke).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak