Elgetako lagunarteko kideetako batzuk Mallorcan izan ziren irailaren 19an. Athletic taldearen partidua ikustera joan ziren. Urriaren 19an, berriz, Vigon jokatzekoa den norgehiagoka ikustera joatekoak dira.
Bestalde, Laudioko Zaleak lagunartearen inaugurazio ekitaldia dago iragarrita biharko, urriak 9, eta Elgetako ordezkaritza bat ere izango da bertan.
Gipuzkoar onenei, saria
Gipuzkoako lagunarteek Lezaman egingo duten aurten Athletic taldeko gipuzkoar jokalari onenak saritzeko ospakizuna. Dani Gartzia zumarragarra eta Vanesa Gimbert bergararra sarituko dituzte aurten talde zuri-gorriko Gipuzkoako lagunarteek.
Urteko batzarra
Intxortako Lehoiak lagunarteak urteko batzarra deitu du urriaren 26rako, 13:00etan. Gai zerrendan daude, besteak beste, urteko balantze ekonomikoa, irteerak, anaitasun jardunaldiak, eta bazkide berriak egiteko kanpaina.
