Antzeztutako bisita gidatua Elgetan, 1936ko urriaren 4ko giroa irudikatuz

Jone Olabarria 2019ko urriaren 6a

1936ko urriaren 4ko erasoaldiaren aurreko giroa irudikatuz, bisita gidatu antzeztua egin dute 13:00ean Elgetan. Euriak ez ditu bisitariak beldurtu eta herritar ugari bildu da antzezlana ikusteko asmoz. 60 bat boluntariok hartu dute parte ekitaldian; miliziano eta gudari batailoiak, herritarrak, errefuxiatu eta haurrak,...Bizargin postu bat, taberna bat, ospitalea eta aginte postu bat ere irudikatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak