Oihana Kortazarrek Trail Pirineu lasterketa irabazi du

Mireia Bikuña 2019ko urr. 5a, 13:20
Oihana Kortazar, Trail Pirineu lasterketa irabazi ostean.

Korrikalari elgetarra azkarrena izan da Bartzelona, Girona eta Lleida elkartzen dituen Cadi-Moixero Parke Naturalean jokatu den proban: 56 kilometro eta 2.800 metroko desnibel metatua.

5.56,24ko denbora egin du Kortazarrek helmugan. "Pozik nago. Lasterketa bat baino gehiago, erronka pertsonal bat izan da. Eskerrik asko hau posible egin duzuen guztioi", esan du helmuga zeharkatu ostean

Salomon Ultra Pirineu lasterketak hainbat modalitate dituen proba da. Luzeena Ultra proba da: 97 kilometroko lasterketa da, 6.200 metroko desnibelarekin. Ostean dator Oihana Kortazarrek irabazi duen Trail modalitatea. Sky modalitateak 36 kilometro eta 2.600 metroko desnibela ditu. Probarik laburrena 19 kilometroko Mitjda da. 600 metroko desnibel metatua dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak