Urteroko hitzordua da Elgetan eta aurten ere pilota txapelketa antolatzeko saiakeran dira herrian. Urtero moduan eskuz binakako txapelketa izango da eta hiru kategoria aurreikusten dira: 40 urtetik gorakoak, 40 urtetik beherakoak eta emakumezkoak.
Urte zahar egunean jokatzen da pilota txapelketako finala, urtero. Bihar amaitzen da izena emateko epea egutegia prestatu eta berehala hasiko baita txapelketa.