Hamazazpi egun igaro dira Elgetako CIE Alurecyko langileek greba mugagabea hasi zutenetik. Taldeak Elgetako planta itxi nahi du urte amaierarako eta plantako hemeretzi langileek berkolokazio duinak eskatzen dituzte eta baldintza onargarrietan.
Egunotan Elgetan bertan hainbat elkarretaratze egin ostean Bilbora joan dira gaur langileak. Euripean egin dute protesta Cie Automotive taldeak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Pankarta bat zabaldu dute non irakur zitekeen: Cie Alurecy greba mugagabean. Enpleguaren defentsan. Cie Automotive konponbidea orain!