Elgetako CIE Alurecyko langileek, urriaren 2an egingo dute elkarretaratzea Bilbon

Maialen Regueiro 2019ko ira. 27a, 10:08

Cie Alurecyko langileek atzo egindako elkarretaratzea.

Hamabi egun igaro dira Elgetako CIE Alurecyko langileek greba mugagabea hasi zutenetik. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, langileen %100a ari da greba honetan parte hartzen eta egoerak hobera egingo ez duelakoan daude. Horregatik, datorren urriaren 2an, CIEk Bilbon duen egoitzara joango dira eta bertan elkarretaratzea egingo dute.

Langileen aldarrikapena

Elgetako egoitzako langileek berkolokazio duinak eskatzen dituzte, baina sindikatuaren esanetan, enpresaren erantzunak negargarriak izaten ari dira. Horrez gain, "proposatu dituzten baldintzak onartezinak dira".

Sindikatutik gainera, komunikabidetan CIEri buruzko albiste onak entzun dituztela salatu dute: "150 milioi euroko irabaziak izan ditu 2019ko lehen seihilekoan, CIEko Jesus Maria Herrera, kontseilaria da estatu espainiarreko bigarren soldata handiena duena eta CIEk 70 enpresa erosi ditu 23 urtetan". Horregatik, egoera honen aurrean eta enpresak duen jarrera ikusita, Bilboko egoitzara joango dira, elkarretaratzea egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak