Bihar emango diete hasiera 'Elgeta erresistentziaren memoria' jardunaldiei

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ira. 26a, 13:52
'Baile en el sindicato' pelikulako irudietako bat.

Baile en el sindicato pelikula aurkeztuko dute, bihar, 19:00etan. Hurrengo astean, berriz, bi hitzaldi eta bisita gidatu antzeztua izango dira.

Urriaren 4an beteko dira 83 urte frankistak Elgeta inguruko Intxortako frontera gerturatu eta lehen erasoaldiak hasi zituztela. Orduan gertatutakoak gogora ekartzeko urtero egiten dira memoria jardunaldiak Elgetan. Aurten, jardunaldi horiei hasiera emateko Baile en el sindicato pelikula aurkeztuko dute. Sergio Balchada Satxa gidoilariak egingo du aurkezpena eta pelikula ikusi ostean –100 minutuko iraupena du– galdera-erantzunen txanda izango da. 1936tik 1937ko negua da pelikulan eta Arabako Maroño herriko Rosaritok harreman estua egingo du Alicia miliziano anarkistarekin.

Datorren astean, berriz, bi hitzaldi eta bisita gidatu antzeztua egingo dituzte. Urriaren 2an, Manolo Cainzosek Elgetako bost emakume gerra garaian hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Zoila Askasibar, Zenona Aranzabal, Isabel Beretxinaga, Manuela Otxoa Angiozar eta Anttoni Telleria gerra garaiko biktimak dira, eta bakoitzaren bizitzaz jardungo du hizlariak. Hala, bost emakumeen familiarrak ere bertan izango dira.

Urriaren 3an, Txema Barrutiaren eskutik, Emakumea eta Errepublika hitzaldia izango da, ordu eta leku berean.

Bisita gidatu antzeztua

Urriaren 6an, frankisten erasoaldiak hasi aurretiko uneak jasoko dituen antzeztutako bisita gidatua egingo dute Elgetan, 13:00etan. Boluntarioak behar dira oraindik ere. Parte hartzeko, 943 76 80 22 telefono zenbakira deitu daiteke.

Jardunaldiotako ekitaldi guztietan emakumeak izango dira protagonista.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak