Zabalik da euskarazko mintzapraktika taldeetan izena emateko aukera Elgetan ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ira. 23a, 17:08

Debagoieneko mintzapraktika taldeek egindako irteera bateratuetako bat.

Ikastaro berri bati hasiera emateko puntuan da Elgetan Berbetan egitasmoa. Bidelariak eta bidelagunak behar dira. Urriaren 4ra arte epea dago izena emateko. Liburutegian zein online egin daiteke.

Euskara hobetzeko, gehiago erabiltzeko, ingurune euskalduna sortzeko, euskara zabaltzeko eta indartzeko... Betiko helburuekin emango dio hasiera ikasturte berriari Elgetan Berbetan egitasmoak.

Aurrekoetan moduan euskaraz jariotasunez hitz egiten dutenak edo bidelagunak, eta euskaraz jariotasunez berba egiteko bidean dauden bidelariak elkartuko dira talde horietan astean ordubetez.

Hainbat aukera daude:

  • Berbalagunak: banaka izena emandako bidelariekin eta bidelagunekin osatuko dira taldeak ordutegiak taldean adostuz.
  • Gurasolaguna: umeak ardurapean dituzten bidelariei eta bidelagunei egokitutako taldea.
  • Berbakuadri: talde moduan izena emandako bidelari eta bidelagun kuadrilla.
  • Pintxo-pote taldea: pintxo-potearen bueltan elkartzen den bidelari eta bidelagun taldea.
  • Ahobizi-belarriprest: ahobiziak eta belarriprestak elkartzen dituen taldea.
  • Hikalaguna: hika jarduteko taldea.
  • Jolaslaguna: guraso bidelariz eta bidelagunez eta haien seme-alabez osatutako taldea.
  • Euskaralaguna: euskarara hutsetik hurbiltzeko aukera eskaintzen duen jarduera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak