Eleder Lozano eta Argider Txurruka lehenengo Intxortako Igoeran

Miren Arregi Amasorrain 2019ko ira. 21a, 15:26

Aurten ere, Elgetan Azoka eguna zela aprobetxatuta, Intxortako Igoera jokatu dute. Markarik onenak lortu dituzte Eleder Lozanok (17:55) eta Argider Txurrukak (23:47). Hain zuzen ere, Txurrukak zuen emakumezkoen errekorra iaztik eta hiru minututan hobetu du gaurkoan. Gizonetan, errekorrak berdin jarraitzen du, Eleder Lozanoren 2015eko (16:14) denboran.

Hamabost lagunek egin dute korrika lehenengo. Bertan ziren 12-16 urte bitartekoak zein helduak. Lehia estua izan da gizonetan. Eleder Lozanok egin du lehenengo 17.55 denborarekin. Berehala, bederatzi segundora, sartu da 12-16 urte bitartekoetan lehiatzen zen Martin Egizabal. Ibai Zabaletak egin du hirugarren; bere denbora 18.15.

Emakumezkoetan Nerea Goikoetxea izan da azkarrena, baina arautegiak dionari jarraituz Elgetan erroldatutakoekin egiten da sailkapena Intxortako Igoeran. Hala, Argider Txurrukak jaso du saria. Bi sari hartu ditu, gainera: lehenengo emakumea izateagatik eta aurretik indarrean zegoen marka hobetzeagatik. Txurrukak iaz egindako marka –27 minutu– zen hobetu beharrekoa eta 23.47 egin du gaurkoan elgetarrak.

Egizabal anaiak bikain

12-16 urte artekoetan lehen saria Martin Egizabalendako izan da. Pablo Egizabal anaiak bigarren egin du. Biak egin dute lasterketa helduekin batera, eta sailkapen orokorrean bigarren eta laugarren egin dute.

12 urtera arteko neska-mutikoen lasterketa jokatu da gero. Zortzi umek hartu dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak