Larranora egingo du iraileko mendi irteera Kantsatzekek, domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ira. 17a, 09:42
Kantsatzekek uztailean egindako mendi irteera. (Argakia: Kantsatzeke)

Taldea autoetan abiatuko da Elgetatik 08:00etan. Zabalik da izena emateko epea eguenera bitartean.

Kantsatzeke mendi taldeak irteera iragarri du domekarako. Axpe aldera egingo dute hilaren 22an. "Axpetik irten, Larranoko lepora edo tontorrera igo, Atxarte aldera jaitsi eta Artolako lepotik irtendako lekura buelta", adierazi dute. "Ibilbide polita paraje ikusgarrian, Anbotoko mendikatearen ipar aurpegia ezagutzeko aukera ederra, Alluitzi buelta osoa emanda".

Prezioa da 5 euro. Izen-emateak zabalik dira hilaren 12ra arte kantsatzeke@gmail.com helbidean edo Facebook bitartez (Kantsatzeke).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak