Boluntarioak behar dira memoria jardunaldien barruan urriaren 6an egitekoa den antzezpenean parte hartzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ira. 12a, 11:31
Aurreko errekreazio batean parte hartutako boluntario talde bat.

Frankistek 1936ko urriaren 4an ekin zioten erasoari Elgetan. Hiru aste barru beteko da 83. urteurrena. Hitzaldi sorta eta antzeztutako bisita gidatu bat antolatu dituzte herrian. Boluntarioak behar dira antzezpen horretan gudari, miliziano edo herritar lanak egiteko.

Bonbak lehertzen hasi aurreko uneak ekarriko dituzte gogora urriaren 6an egitekoa den antzezpen berezian. 30 bat boluntario behar dituzte. CNTko neska fusilariak, Arratia, Padura eta Arana Goiriko konpainiako gudariak, errefuxiatuak, erizainak eta medikuak... askotariko eginkizunak daude banatzeko.

"Eliza atarian hasiko dugu bisita", azaldu du Intxorta 1937 kultura elkarteko Nerea Villak. "Apaizak bedeinkapena emango die Asentziorako bidean dauden gidariei. Bizargin postua, taberna, ospitalea, eta aginte-postua ere irudikatuko ditugu. Errefuxiatuen egoera eta herriaren ebakuazioa ere ekarriko ditugu gogora".

Aktore nagusiak izendatuta daude. Figurante lanak egiteko behar da jendea. Interesatuek antolatzaileek jarri behar dute harremanetan. "Errekreazio honetan ez da frankistarik antzeztuko. Errepublikaren aldekoak irudikatuko ditugu".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak