Elgetako baselizek 36ko gerran izandako papera ezagutzeko bisita gidatua, zapatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ira. 5a, 09:00
Bi boluntario Salbador ermitan Irrintzi batailioiko gudariak antzezten .

Gerra garaian San Roke, Salbador eta Asentzio baselizek izandako protagonismoa azalduko du Nerea Villak hiru bat orduko iraupena izango duen ibilaldian.

1936ko bonbardaketak gogora ekartzeko hainbat ekintza izango dira aurten ere Elgetan. Zapatuan, hilak 7, bisita gidatu berezia egingo dute gerra garaian San Roke, Salbador eta Asentzio baselizek izandako protagonismoa azaltzeko.

Nerea Villak aurreratu du San Roke ehorzketa gunea izan zela. "Mairu ugari lurperatu zituzten bertan, baina kristau lurretatik kanpora. Hau da, hilerritik kanpora".

Salbador ermita Irrintzi batailoiaren metraileta eta mortero postua izan zen eta biltegi moduan erabili zuten.

Asentzio, berriz, gudarien esku egon zen hasieran, baina laster eskuratu zuten frankistek. "Asentzio ere arma biltegi izan zen, gehienbat".

Bisita gidatua 10:00etan abiatuko da herriko plazatik eta hiru bat orduko iraupena izango du. Hiru ermitak barrutik ikusteko aukera izango da eta horien inguruko xehetasunak emango ditu gidariak.

Komeni da aurrez izena ematea 943 79 64 63 telefono zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak