00:00etan suekin eman diete hasiera jaiari eta ondoren, goizean, 11:30etan salda banaketa izan dute, 12:00etan, berriz, meza San Roke ermitan eta ondoren, pintxo eta edari banaketa San Roke kalean.13:00etan, triki-poteoa Ainhoa Sanchez trikitilariarekin eta14:30ean, berriz, bazkaria San Roke kalean eta ondoren, erromeria Ainhoa Sanchez trikitilariarekin.
Amaitzeko, 18:00etan, harri-jasotze erakustaldia Imanol Albizu 'Goikoetxe'-ren eskutik.
Antolatzaileen esanetan, "herritar asko" hurbildu dira San Roke kalera eta "giro ederra" sortu da, eguraldia ere lagun dutelarik.