Abuztuan ordutegi berezia izango dute herriko hainbat zerbitzuk eta ostatuk

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko uzt. 30a, 13:23

Zenbait negoziotan eta zerbitzutan oporrak hartuko dituzte, baina ez denetan. Ordutegien eta itxieren berri eman dute.

Zabalik egongo dira abuztuan Maialde landetxea, Barrenengua landetxea, Eguzkitza ostatua, Haizea tabernan (08:30-21:00), Patxi taberna, El Rincon de Lola taberna, Elgeta autoak, eta Saioa masajeak (txanda hartzeko 646 500 029).

Goizeko ordutegia izango dute, berriz, Aldi dendak (07:30-13:00), Goikoetxe harategiak (08:00-13:00), eta Elkoro botikak (asteko egunetan 09:00-13:30, eta zapatuetan 10:00-13:30).

Pilotalekua erabilgarri egongo da. Sarrera beheko atetik izango da.

Anbulategian, berriz, erizainak ohiko ordutegia izango du abuztuan. Sendagilea, berriz, abuztuaren 5etik 19ra 11:30ean egongo da. Bestela, berdin.

Bake epaitegia zabalik izango da martitzenetan, 09:00-14:00. Ate nagusia itxita badago aldameneko txirrina jo.

Itxiera izango duten negozioak eta zerbitzuak

Udaletxea itxita egongo da abuztuaren 12tik 18ra, biak barne. Abuztuaren 19tik aurrera zabalik izango da, 09:00etatik 13:00etara. Ate nagusia itxita badago aldameneko txirrina jo.

Gizarte zerbitzuetan, berriz, sei egunez emango dute zerbitzua 09:00etatik 13:00etara. Egun horiek izango dira abuztuak 2, 7, 9, 19, 28, eta 30. Ate nagusia itxita badago aldameneko txirrina jo. Gainerako egunetan Antzuolara deitu behar da: 943 78 71 95.

Liburutegia itxita egongo da abuztuaren 3tik irailaren 2ra arte. Julian Markiegiren kioskoa abuztuaren 4tik 27ra egongo da itxita, biak barne. Kutxa itxita egongo da abuztuaren 5etik aurrera, eta Bergaran emango dute zerbitzua.

Bolatoki taberna abuztuaren 9tik aurrera egongo da itxita. Ilea ileapaindegia, berriz, abuztuaren 10etik 26ra egongo da itxita. Barikuetan eta zapatuetan zabalik izango da, 09:00etatik 14:00etara.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak