San Roke kaleko jaietan bazkaria, erromeria eta Imanol Albizuren harri-jasotze erakustaldia izango dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abu. 10a, 10:00
San Roke kaleko jaiak.

Bazkarirako izena emateko azken eguna martitzenean da, hilak 13. Txartelak salgai daude Ugari dendan, Rincon de Lola jatetxean zein Haizea tabernan. Prezioa da 15 euro.

Urtero moduan abuztuaren 16aren 00:00etan hasiko dira San Roke kaleko jaiak. Suak izango dira eta horrela emango zaie hasiera festei. Programan meza, triki-poteoa, bazkaria, erromeria eta harri-jasotze saioa ere badaude. Ordutegiei dagokienean, hemen:

  • 00:00etan, suak.
  • 11:30ean, salda banaketa.
  • 12:00etan, meza San Roke ermitan.
  • Ondoren, pintxo eta edari banaketa San Roke kalean.
  • 13:00etan, triki-poteoa Ainhoa Sanchez trikitilariarekin.
  • 14:30ean, bazkaria San Roke kalean. –Eguraldi txarrarekin frontoi zaharrean–.
  • Ondoren, erromeria Ainhoa Sanchez trikitilariarekin.
  • 18:00etan, harri-jasotze erakustaldia Imanol Albizu 'Goikoetxe'-ren eskutik.

Bazkarirako izen-ematea zabalik

Bazkarirako txartelak martitzenera arte egongo dira salgai 15 euroko prezioan Ugari dendan, Rincon de Lola jatetxean eta Haizea tabernan. Menua da: gula eta ganba entsalada epela, marmitakoa, etxeko postrea, ardoa, ura, xanpaina, ogia, kafea eta kopa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak