Martxan dira hiru baserri-bide konpontzeko lanak, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abu. 3a, 10:21

Txulokua baserriak Aixolatik duen bidea konponketa lanak egin ostean.

Txulokua eta San Antonio baserrietarako bideak konponduta daude. Zalbide egiteko dago.

Hainbat baserri-bide konpontzen dihardute azkenaldian. Baserritarren batzordeko buru Sebastian Arantzabalek jakinarazi du Txulokua baserriak Aixolatik duen sarrerako bidean lanak egin dituztela. Aurrekontua 5.723,30 euro da, eta Foru Aldundiak hartuko du bere gain %60.

"San Antonio baserri in-guruan apurtutako zatiak konpondu dira, eta aurrekontua 3.267 euro da, guztia Udalaren kontu".

Zalbide egiteko dago

Zalbide baserriko bidean ere lanak egin behar direla aurreratu du Arantzabalek. Pinua ateratzeko lanak bukatutakoan egingo dituzte. Kasu honetan ere, Udalak egingo du inbertsio guztia: 10.055 euro, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak