Ferixa Nagusiko jaiak baloratzeko inkestetan puntuazio onak, orokorrean

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko uzt. 26a, 10:00
Jaietako argazki lehiaketako irudi irabazlea. (Jose Antonio Ojanguren)

Erantzun kopuruak gora egin du; paperean hamabost izan dira, Google formatuan 51 eta Hirix plataformaren bitartez bost.

Aurreko astean elkartu zen jai batzordea eta gogobetetasun inkestan jasotako erantzunak aztertu zituen, besteak beste. Pozik dira kopuruarekin; izan ere, nabarmen egin du gora. Puntuazio orokorrak ere onak direla uste dute.

Jaietan egon den giroari 7,49ko puntuazioa eman diote erantzun dutenek; plazako musikari 6,41; gazteendako egon den eskaintzari 7; eta elgetarren parte hartzeari 6,41. "Iaz, gaizki baloratuak izan ziren, baina jendeak aurten faltan igarri ditu kuadrillen arteko jolasak. Plazako musikarekin, denetik dago. Batzuek eskatzen dute barietate handiagoa eta talde hobeak ekartzeko eta beste batzuek nahi dute gaueko kontzertuak kentzea eta egunez txaranga eta elektro-txaranga gehiago ipintzea", azaldu du alkateak.

Herri bazkarian saiheskia amaitu izana hobetu beharrekoen artean dagoela esan du. Sokamuturrak, berriz, aldeko eta kontrako iritziak jasotzen ditu, Lazkanoren esanetan, antzerako kopuruetan: "50 erantzunetik zazpi bat. Feria kentzeko proposamena ere jaso dugu hiruzpalau aldiz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak