Zirku emanaldiarekin agurtu dituzte udalekuak

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko uzt. 25a, 08:19

Udalekuetako neska-mutikoek gurasoendako egindako zirku emanaldiaren ostean ateratako talde argazkia.

Askotariko abileziak dituzte Elgetako neska-mutikoek, eta, uztaileko aisialdi eskaintzari amaiera emateko, ikuskizuna egin zuten atzo. Dantzariak, abeslariak, bi hankako lehoiak, magoak eta bihurrikariak nabarmendu ziren, besteak beste.

Ekainaren 24an hasita, bost astez izan dira udalekuak Elgetan. Beti batera egon ez badira ere, 86 neska-mutikok hartu dute parte, eta askotariko ekintzak egin dituzte sei hezitzaileren gidaritzapean.

Atzo, eguaztena, egin zuten amaiera ekitaldia, eta zirku emanaldia egin zuten gurasoendako eta senitartekoendako. Nork bere onena eman zuen eta txalo ugari jaso zituzten.

Txangoak eta horma-irudiak

Aire zabalean egin dituzte ekintza gehienak, eta herrigunetik kanpo dauden Elgetako hainbat txokotara ere heldu dira. Herri kirolak, ginkanak, henna tatuajeak eta bi horma-irudi egin dituzte, besteak beste. Bata eskolako ganbaran egin dute eta bestea, Domingo Iturbe kaleko hondakin-gunean.

Asentziora eta Arantzetara hainbat txango egin dituzte udalekuetan. Antzuolako ur txorrotetara ere egin zuten irteera, eta, jaiak zirela kontuan izanda, puzgarrietan ere ibili ziren elgetarrak.

Ur putzuak eta ur jolasak

Udalekuetan, bestalde, urak protagonismo berezia izan du. Neska-mutikoak hainbat egunez ibili dira ur putzuetan, eta ur jolasek eta zikin jolasek ere arrakasta polita izan dute.

Gogobetetasun inkesta

Amaitu dira udalekuak, eta abuztua gelditzen da oraindik ere aisialdiaz gozatzeko. Udalak, orain, gogobetetasun inkesta bidaliko die familiei, zerbitzua balora dezaten.

Erlazionatuak

Udalekuetako zirku emanaldia

Larraitz Zeberio Lekuona 2019 uzt 25 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak