Ikastolen elkarteak argitaratzen duen Xabiroi komiki-aldizkariak sail berria estreinatu zuen ekainean. Sasi artean Elgeta du izenburua eta Elgeta izenarekin ezagutzen den Jazinto Rivas trikitilaria du protagonista.
Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartea dira bultzatzaileak, eta elkarlanean ari dira egitasmo honetan. Sorkuntzari dagokionean Koldo Izagirrek dihardu gidoilari lanetan, Dani Fanok marrazkiak egiten ditu eta Garluk Agirrek marrazkiak koloreztatzen ditu.
Zazpi atal izango ditu Sasi artean Elgeta sailak. Hurrengoa urrian kaleratuko dute. 2021erako, berriz, 46 orriko komiki-albuma iragarri dute.