Guardo da Athletic zaleen Sardañako lagunartea eta zapatuan bete zituen hogei urte. Senidetuta daude Intxortako Lehoiak lagunartearekin eta dozena bat lagun joan ziren Elgetatik urteurrena ospatzera. "Ehun bat zale elkartu ginen guztira. Guardoren egoitza bisitatu genuen eta mus, tute zein areto futbol txapelketak jokatu genituen. Hurrengo urtean berriz elkartuko gara", adierazi dute Elgetako lagunartetik.
