Eguraldia lagun bada urteroko hitzordua da Elgetan eta aurten ere izango dira ur putzuak uztailean. Aurreko astean udalekuetako neska-mutikoendako izan ziren, eta astelehenean eta martitzenean arratsaldez egongo dira erabilgarri.
Oraingoz eguraldi ona dago iragarri, beraz freskatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek.