Agintaldiko lehen batzorde iraunkorrak, asteon

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko uzt. 15a, 08:55
Elgetako udaletxea.

Lehenengo elkartzen baserritarren batzordea izango da eta gaurko deitu dute batzordea, 20:00etarako. Hurrengo egunetan egingo dituzte gainerako batzordeen lehen saioak. Guztiak izango dira udaletxean.

Hilaren 14an elkartu zen udalbatza agintaldiko funtzionamendua adosteko eta gaur, astelehena, hasiko dira informazio batzorde iraunkorren lehen saioak. Hauek dira egunak eta orduak:

  • Uztailak 15, 20:00etan: baserritarren batzordea.
  • Uztailak 16, 19:00etan: memoria historikoa eta turismoa.
  • Uztailak 16, 19:30ean: kultura eta euskara.
  • Uztailak 17, 12:00etan: obrak, zerbitzuak eta hirigintza.
  • Uztailak 17, 13:00etan: ogasuna eta pertsonala.
  • Uztailak 18, 18:30ean: ingurumena.
  • Uztailak 18, 19:00etan: hezkuntza eta gazteria
  • Uztailak 18, 19:30ean: kirola.
  • Uztailak 18, 20:00etan: jaiak. (DATA BERRIA!)
  • Uztailak 24, 16:00etan: ongizatea eta berdintasuna.

Lehen batzordeen gai zerrendak hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak