Biriatutik abiatuko da Kantsatzeke mendi taldearen uztaileko mendi irteera, hilaren 14an

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko uzt. 5a, 10:03

Kantsatzekek ekainean Gorla ingurura egindako irteera

Taldea autoetan abiatuko da Elgetatik 08:00etan. Zabalik da izena emateko epea. Bestalde, martitzenean, harpidetzak zein federatu txartelak egiteko eta aseguruaren estaldura zabaltzeko aukera izango da kultura etxean.

Kantsatzeke mendi taldeak mendi irteera iragarri du uztaileko bigarren domekarako. Biriatu aldera egingo dute hilaren 14an. Xoldokogainera eta Manddalera igoko dira Biriatutik abiatuta. "Irteera nahiko erraza da, eta goitik aukera izango dugu Lapurdiko kostaldea eta Bidasoa arroko mendiak ikusteko", adierazi dute.

Lau edo lau ordu eta erdiko ibilaldia izango da. Taldea 08:00etan abiatuko da autoetan Elgetako plazatik. Prezioa: 10 euro. Izen-emateak zabalik hilaren 11ra arte kantsatzeke@gmail.com helbidean edo Facebook bitartez (Kantsatzeke).

Harpidetzak, federatu txartela eta aseguruaren estaldura

Kantsatzeke mendi taldetik jakinarazi dute bazkide egiteko, federatzeko zein aseguruaren estaldura zabaltzeko aukera izango dela hilaren 9an, martitzena, kultura etxeko bigarren solairuan, 19:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak