Bisitari gehiago erakartzeko helburuarekin bultzatutako eskaintza berezia da. Hala, ohikoak diren hiru orduko ibilbide gidatuez gain ordu eta erdiko bisitak ere eskainiko dituzte aurten.
Memoria historikoaren euskal interpretazio zentroan egiten den bisita zatia da formatu berriko eskaintza honetan kentzen dena. Uda parteko eskaintza denboraz motzagoa eta aire zabalean izateak bisitari gehiago erakar ditzakeela uste dute Elgetan.
Barikuetan eta zapatuetan
Formatu berriko bisita motzagoak uztaileko barikuetan eta zapatuetan eskainiko dituzte; barikuetan 11:00etan eta 16:00etan eta zapatuetan 11:00etan. Bisitariak eta gida Asentzioko aparkalekuan elkartuko dira, Intxortako Atea eskulturaren ondoan.
Ezinbestekoa da bisita egiteko eskaera egitea Debagoienako mankomunitatean edo Elgetako udaletxean:
- Mankomunitatea: turismo@debagoiena.eus / 943 79 64 63
- Udaletxea: turismoa@elgeta.eus / 943 76 80 22
Informazio gehiagorako:
- turismoa@elgeta.eus
- 943 76 80 22
- www.elgetamemoria.eus