9.400 metro koadroko pabiloia zabalduko du IDR taldeak, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko uzt. 2a, 09:35

Bergarako Servimasa enpresa.

Servimasako gerenteak esan du abuzturako ez bada urtarrilerako egokituko dutela planta berria Pagatzan.

Lau enpresak osatzen dute gaur egun IDR taldea. Enpresa horiek dira tenperatura handietarako isolamenduak egiten dituen IDR, sukaldeko eta bainuko altzariak egiten dituen Servimasa, siderurgiako osagaietan espezializatutako Sidermes eta aluminiozko estrukturak egiten dituen OSG.

Taldeak 9.400 metro koadroko planta zabalduko du laster Elgetako Pagatza industrialdean. Servimasa enpresako gerente Ion Agirrebeñak baieztatu du leku premia duela Bergaran kokatutako enpresak, eta inbertsioa egin duela taldeak Elgetan pabiloi berria egiteko. "Obrak egin behar ditugu, baina asmoa da abuztuan ez bada urtarrilean abiaraztea planta berriaren jarduera".

40 langile Elgetara

Planta berriaren irekierak ekarriko du Bergarako langileak Elgetara igoko direla lanera. "Lau enpresen artean 40 bat langile igoko gara", esan du Agirrebeñak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak