Auto batek su hartu du Artekalen

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ekainaren 26a

Autoa sutan, Artekalen.

15:00etan piztu da sua, eta suhiltzaileek itzali dute. Autoa guztiz kixkalita gelditu da. Errepidea zabalik da berriz ere.

Itxura guztien arabera matxura batek eragindako sua izan da. Horrela adierazi dute Ertzaintzatik. Autoa guztiz kixkalita gelditu da eta suhiltzaileek sua itzaltzeko ahaleginean aritu diren bitartean itxita egon da Artekale.

Ez da zauriturik egon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak