San Juan sua piztu eta berehala ekin diote gainetik salto egiteari, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko eka. 23a, 23:05
San Juan sua, gaur, Elgetan.

Aldi berean iritsi dira herrira suhiltzaileen hainbat ibilgailu, anbulantzia eta ertzaintza. Ustez larria zen abisu bat jasota etorri dira, baina ez dela halako larrialdirik izan adierazi dute.

Urtero legez Bolatoki inguruan elkartu dira gaur elgetarrak San Juan bezperako ekintzak egiteko. Jokoak eta ogitartekoak antolatu ditu Maala guraso elkarteak, eta ilundutakoan piztu dute sua herriko neska-mutikoek. Gurasoen eta hainbat udal arduradunen laguntza izan dute horretarako.

22:20ean eman diote sua aurreko asteetan herriko neska-mutikoek gertatutako piloari. Berehala hartu du indarra San Juan suak, eta umeek su txikiagoak egin dituzte aldamenean gainetik salto erraz egiteko. Urteroko ohiturari jarraipena eman diote horrela.

Suhiltzaileak herrian

Elgetarrak San Juan sua pizteko unean zirela suhiltzaileak, anbulantzia eta ertzainak sartu dira herrian. Suhiltzaileek jakinarazi dute herritar baten abisua jaso dutela SOS Deiak zerbitzuan esanez hilerri inguruko baserri batean sutea zegoela. "Protokoloa da halakoetan Arrateko eta Zubillagako suhiltzaileak bertaratzea, eta horrela egin dugu. Joan gara eta bila ibili gara, baina ez dugu sutan zegoen baserririk aurkitu. San Juan sua zegoen belardi txiki batean, baina suterik ez. Pentsatzen dugu, dena den, on beharrez eman duela abisua informatzaileak. Harekin egon dira, berriz ere, SOS Deiak-eko kideak", adierazi dute Zubillagako suhiltzaileen etxetik. Alarma faltsua izan da, beraz.

Erlazionatuak

San Juan sua Elgetan, 2019

Larraitz Zeberio Lekuona 2019 eka 23 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak