Baobeer-en eskutik garagardo dastaketa berezia, eguenean, Ozkarbi elkartean

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko eka. 18a, 13:23
Baobeer-eko Mikel Irazabal eta Maite Barrainkua Beheko kaleko jaietan egindako dastaketan. (Argazkia: Gorka Arizmendiarrieta)

Eskainiko dituzte bost garagardo eta bost gazta mota ogi desberdinekin elkartuta. Prezioa da 10 euro, eta izen-ematea zabalik da ozkarbi.elkartea@gmail.com helbidean.

Ozkarbi elkarteak antolatuta garagardo dastaketa egingo dute eguenean, hilak 20, 19:15ean. Pare bat orduko iraupena izango duela jakinarazi dute eta tarte horretan bost garagardo eta bost gazta mota dastatzeko aukera izango da, ogi mota desberdinekin.

Hogei lagunendako lekua dagoela jakinarazi dute antolatzaileek eta prezioa da 10 euro. Interesatuek Ozkarbi elkarteko ordenagailuan eman dezakete izena edo ozkarbi.elkartea@gmail.com helbidera idatzi behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak