Ezaguna da Saroa Bikandi Elgetako liburutegian. Badira urte batzuk Azaleko ipuinak deituriko tailerrak egiten dituela. Liburutegiak antolatuta, 0-2 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioak dira eta aurten zortzi familiak eman dute izena; neska-mutikoak gurasoetako batekin.
Bihar, martitzena, egingo dute tailerreko azken saioa.