Giro onean joan dira atzo eta herenegun egindako Beheko kaleko jaiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ekainaren 15a

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete jaiak aurrera ateratzen lagundu duten guztiei, eta egunotan festetatara gerturatu diren guztiei.

Urtero iragartzen dute eguraldi ona Beheko kaleko jaietako egitarauan, baina kosta egiten da aroak laguntzea. Detaile txiki hori kenduta primeran joan dira festak, aurten ere.

Egueneko bizikleta lasterketak, Unai Cantabranaren kontzertua eta Baobeer-eko garagardo dastaketa ondo joan ziren. Atzo, berriz, buruhandiak, DJ festa, auzo-afaria eta Gauargi taldearen erromeria izan zituzten.

Jende kopuru polita elkartu zen festetan. Antolatzaileek jasotako laguntza eskertu dute.

(Argazkiak: Goiena eta Beheko kaleko jaiak)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak