Udalbatza berria izendatzeko ekitaldia bihar eguerdian izango da

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko eka. 14a, 13:00

Iraitz Lazkano aginte-makilarekin duela lau urte alkate kargua hartu zueneko ekitaldian.

Aurreikusitako hautagaiek hartuko dute kargua, eta, botoen gehiengoarekin, Lazkano irtengo da alkate.

Gainerako herrietan moduan, bihar, ekainak 15, egingo da Elgetako udalbatza berriaren eratze-ekitaldia.

412 boto eskuratuta, sei zinegotzi izango ditu Lazkanoren taldeak agintaldi berrian, eta 205 botorekin, berriz, hiru ordezkari izango ditu Aintzane Oiarbide buru duen EAJren hautagaitzak.

Alderdi biek baieztatu dute aurreikusitako hautagaiek hartuko dutela zinegotzi kargua bihar.

Ekitaldiko formalitateak

Ekitaldiari dagokionez, udalbatza berria eratzea izango da lehenengo egitekoa. Horretarako, hautetsi nagusienak eta gazteenak Adineko Mahaia osatuko dute.

Gotzon Goikoetxea idazkariak jakinarazi beharko du hautetsi guztiek aurkeztu dutela eskatutako kredentziala, eta, horrela bada, eratutzat emango da udalbatza berria.

Ondoren, alkatea hautatzeko bozketa egingo dute zinegotziek. Bederatzi bototik sei ziurtatuta, Iraitz Lazkanok hartuko du aginte-makila, bigarrenez.

Ekitaldia herritar guztiei dago irekia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak