Beheko kaleko jaietako txupina, gaur, 17:00etan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko eka. 13a, 11:00
Beheko kaleko bizikleta lasterketak gaur izango dira.

Bi eguneko egitaraua gertatu du jai batzordeak. Bizikleta lasterketak eta Unai Cantabranaren kontzertua iragarri dituzte gaurko. Bihar disko-festa, auzo-afaria eta Gauargi taldearen erromeria izango dira.

Seigarren urtez ospatuko dituzte Beheko kaleko jaiak, Elgetan. Torrealdeako auzotar talde batek antolatuak hainbat berrikuntzarekin datoz aurten. Gaur, eguena, izango da txupina, 17:00etan. Jarraian egingo dituzte neska-mutikoendako bizikleta lasterketak. Aurpegiak margotzeko tailerra, buruhandiak eta Unai Cantabranaren kontzertua ere iragarrita daude. Tailerra 17:45ean izango da, buruhandiak 18:30ean, eta kontzertua 19:15ean.

Musika eta afaria, barikuan

Ekintza sorta handiena barikurako dago iragarrita. 18:00etan buruhandiekin eta tonbolarekin hasiko da festa. Disko-festa 18:30ean izango da eta Amaia Txintxurretak, Laura Cantarinok eta Asier Kastrok egingo dute. 

Neska-mutikoendako auzo-afaria 21:00etan izango da, eta helduena 21:30ean. Antolatzaileek jakinarazi dute 65 bat lagun elkartuko direla; izan ere, 40 nagusik eta 25 neska-mutikok eman dute izena.

Urtero moduan Gauargi taldeak egingo du erromeria, 23:00etan. Aurten, Laura Cantarinok eta Asier Kastrok egingo dute.

Mojito gaua ere izango da aurten. Zaleek gauerdira arte itxaron beharko dute Torrealdeako auzotarrek gertatzen duten edari goxoa dastatatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak