Gorlara egingo du irteera Kantsatzeke mendi taldeak, domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko eka. 12a, 11:12
gorlako aisialdi gunea.

Izen-emateak eguenera bitartean egin daitezke udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbidean edo Facebook bitartez (Kantsatzeke). Prezioa da 5 euro.

Ekaineko mendi irteera etxe ondoan izango da. Domekarako, hilak 16, iragarri dute eta taldea 08:00etan elkartuko da herriko plazan bertatik autoetan abiatzeko.

Gorlara egingo du mendi taldeak. Bergaratik abiatuko dira eta trenbide zaharretik Antzuolara egingo dute. "Gero, Uzarragatik gora Gorlara. Hamarretakoa kantina inguruan egin, eta Bergarara buelta. Antzuolatik gora, Gorlatik bertatik eta gero, beheranzkoan, Elgeta alderako bista ederrak ikusteko aukera izango dugu", azaldu dute. "Lau bat orduko ibilaldia izango da –ia 14 km–, baina erraza".

Goiz pasa egin eta bazkaltzeko ordurako etxean egotea aurreikusten dute antolatzaileek.

Izen-ematea eguenera arte

Izen-emateak eguenera bitartean egin daitezke udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbidean edo Facebook bitartez (Kantsatzeke). Prezioa da 5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak