Iñaki Olaortua, pozik, Racing-en egindako denboraldiarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko eka. 7a, 09:56
Iñaki Olaortua elgetarra Racing taldeko jokalaria.

Bigarren mailako jokalaria izateko aukera du elgetarrak, baina umiltasunez dio irabazi egin behar duela postua.

Santanderko Racing Bigarren Mailako taldea izango da hurrengo denboraldian, eta, igoera lortuta, pozik dira. Pozik da, baita ere, Iñaki Olaortua elgetarra. Bi urteko kontratua sinatuta iritsi zen taldera, uztailean, eta B mailako jokalaria izateko aukera du orain. "Postua irabazi egin behar dut oraindik. Taldea fitxaketa berriak egiten hasiko da, eta ikusiko dugu zer gertatzen den", azaldu du.

Olaortua gustura dago egindako denboraldiarekin. "Denboraldiko helburu nagusia zen taldea mailaz igotzea eta hori lortuta oso pozik gaude. Ahaleginak merezi izan du, noski. Ez da erraza izan. Denboraldi hasiera eta amaiera izan dira bereziki gogorrak. Hasiera, jokatzeko aukera gutxi izan nuelako; eta amaiera, nekea sumatu dugulako, orokorrean, guztiok".

Txapelketan arerio gogorrak izan dituztela adierazi du elgetarrak. Hala eta guztiz ere, Bigarren B mailako txapelketa irabazi dute eta ondotik igoera lortu.

Racing taldeko jokalariek pare bat egun izan dituzte ospakizunetarako, eta eguaztenean ekin zioten berriz entrenatzeari.

Elgetatik jasotako animo mezuak asko izan direla esan du Olaortuak. "Mezu pila jaso ditut. Domekako partiduaren aurretik ere jaso nituen, eta benetan eskertzen ditut denak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak