Eguaztenera arte egongo dira salgai Beheko kaleko jaietako afariko txartelak

Maialen Regueiro 2019ko eka. 7a, 16:04
Beheko kaleko jaietako auzo-afaria.

Beheko kaleko jaietako afaria ekainaren 14an izango da eta txartelak dagoeneko salgai daude. Ume eta gaztetxoen afariko menua solomoa patatekin eta izozkia izango da eta txartelak sei eurotan daude. Helduek, berriz, errusiar entsalada langostinoekin, oilaskoa labean, flana eta kafea izango dute eta txartelak hamalau eurotan daude. 

Jai batzordea, bestalde, iragarri du jaietako egitaraua. Eguenarekin hasiko dira aurten Beheko kaleko jaiak. Hala, txupinazoa eta bizikleta lasterketa egun bat lehenago izango dira.

Eguena, ekainak 13

  • 17:00etan, txupinazoa.
  • 17:15ean, bizikleta lasterketa.
  • 17:45ean, aurpegiak margotzeko tailerra.
  • 18:30ean, buruhandiak.
  • 19:15ean, Unai Cantabranaren kontzertua.

Barikua, ekainak 14

  • 18:00etan, buruhandiak eta tonbola zabaltzea.
  • 18:30ean, disko festa Amaia DJrekin.
  • 21:00etan, gazteendako afari-merienda. Prezioa 6 euro. Txartelak salgai El Rincon de Lola tabernan.
  • 21:30ean, auzo afaria. Prezioa 15 euro. Txartelak salgai Goikoetxe harategian.
  • 23:00etan, erromeria Gauargi taldearekin.
  • 00:00etan, Mojito jaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak