Ezkutuko altxorrak egitasmoaren barruan Arantzeta auzoko baselizak ezagutzeko bisita gidatua egiteko aukera izango da, zapatuan, hilak 8.
Nerea Villak gidatuko du bisita, eta taldea 10:00etan abiatuko da Elgetako plazatik. Hiru bat orduko ibilbidea izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Ibilbide horretan Uriarteko Ama, Santutxoa, San Adrian, San Martin eta San Blas baselizak ezagutzeko aukera izango da.
"Baseliza horiek barrutik ikusteko aukera izango dugu eta lotuko ditugu Santiago bidearekin. Arantzetako baselizetan Santiago bidearekin lotutako santu garrantzitsuak daudela konturatuko gara", azaldu du Nerea Villak.
Bisita gidatua doan da, baina komeni da izena ematea. Interesatuek turismo@debagoiena.eus helbidera idatzi behar dute edo 943 796 463 telefonora deitu behar dute.