Elgetar kuadrilla polita, atzo, Leintz Gatzagatik Atxorrotxera

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko eka. 3a, 12:02

Kantsatzeke mendi taldeak antolatuta irteera egin zuten. Giro ederrarekin abiatu ziren Leintz Gatzagatik eta Eskoriatzako Atxorrotxerainoko bidea egin zuten.

Eguerdi aldera iritsi ziren Atxorrotx puntara. Erdi Aroko gazteluaren aztarnak eta bertan dagoen ermita ikusi eta argazkia atera zuten. Neska-mutiko zein guraso, 35 bat lagun elkartu ditu Elgetako mendi taldeak familia giroan egiteko udaberri honetan antolatutako irteerak.

Atxorrotxen tartetxo bat egin ostean Leintz Gatzagara itzuli zen taldea oinez; izan ere, Gatz museoa ikusteko bisita zuten eskatua. Gatza zela lantzen den ere ikasi zuten, hortaz.

(Argazkiak: Kantsatzeke mendi taldea)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak