Leintz Gatzagatik Atxorrotxera, domekan, Kantsatzeke Txikirekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko maiatzaren 31

Atxorrotx ermita.

Badira urte batzuk Elgetako Kantsatzeke mendi taldeak neska-mutikoendako eta familia giroan egiteko irteerak antolatzen dituela. Udaberri honetakoa domekan, ekainak 2, egingo dute.

Taldea 09:00etan elkartu da eta autoetan egingo dute Leintz Gatzagarainoko bidea. Bertan emango diote hasiera ibilaldiari, eta Atxorrotx izango dute helmuga.

Bueltan, Gatz Museoa bisitatzeko aukera izango da, talde bisita egiteko txanda eskatu baitute antolatzaileek. "Bisita nahi duenak egingo du. Museoko sarrera debalde izango da 8 urtetik beherakoentzat eta 4 euro beste guztientzat", azaldu dute Kantsatzekeko ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak