Azaleko ipuinak 0-2 urte bitarteko neska-mutikoendako, liburutegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mai. 31a, 09:00
Saroa Bikandi 'Azaleko ipuinak' tailerra egiten, Elgetan.

Martitzenean, ekainak 4, egingo dute lehenengo saioa, eta, plaza mugatuak izan arren, bada oraindik ere izena emateko aukera.

Aurrekoetan moduan, Saroa Bikandi ipuin kontalariak gidatuko du tailerra, eta 0 eta 2 urte arteko neska-mutikoendako eta haien gurasoendako da. Guztira, ordubeteko hiru saio izango dira. Beste biak ekainaren 11n eta 18an izango dira, betiere, 18:00etatik 19:00etara.

Masajeak komunikaziorako eskaintzen dituen baliabideetan sakonduko dute, eta, horretarako, ipuinak, poemak, kantuak, jolasak... erabiliko dituzte. Hala, entzumena, kontaktua, ikusmena eta usaimena landuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak