Sukaldariek denboraz ekin zioten bildotsak brasan erretzeari eta 14:30ak alderako elkartu ziren mahaiaren bueltan adin desberdinetako 80 bat lagun. Ozkarbi Eguna zuten ospatzeko eta bapo bazkaldu ostean hasi ziren trikitiarekin eta baxuarekin JundaJo taldeko kideak.
Askotariko piezak jo zituzten, eta erromerian dantzarako zein kanturako aukera zabala izan zen. Denbora apur bat behar izan zuten elgetarrek dantzara animatzeko, baina lehenengo lotsak gaindituta gustura aritu ziren gerora.
Txikienendako ekintzak ere izan ziren Ozkarbi Egunean. Buruhandiak izan zituzten eguerdian zein iluntzean, eta bazkaria eguerdian.