Elgetako EH Bilduk afaria egin du hauteskunde kanpainari amaiera emateko

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mai. 24a, 23:26

Elgetako EH Bilduren hauteskunde kanpaina amaierako afaria. (Argazkia: Elgetako EH Bildu)

Iragarri moduan trikipoteoa eta afaria egin dituzte gaur kanpainari itxiera emateko. Bihar gogoeta eguna da.

Elgetako EH Bilduko kideek 19:30ak bueltan eman diote hasiera trikipoteoari. Herriko plazatik abiatu eta tabernaz taberna ibili dira. Ondoren, Bolatoki tabernan elkartu dira kanpaina amaierako afaria egiteko.

Mahaiaren bueltan izan dira Iraitz Lazkano alkategaia, agintaldi honetan hautetsi izan diren beste lau lagunak eta domekako hauteskundeetara begira Elgetako EH Bilduko zerrenda osatzen duten kide gehienak.

"Elgetarren esku geratzen da Elgetan etorkizuna. Gure hautua, Elgeta, elgetarrekin eta elgetarrentzat! Inor ez deila etxian geratu!", adierazi dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak