Lau urteren ostean, bueltan da Ozkarbi elkartearen eguna

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mai. 21a, 15:15
Ozkarbi elkarteko gune berrituen irekiera ekitaldia, martxoan.

Buruhandiak, bazkaria eta JundaJo taldearen erromeria iragarri ditu zuzendaritzak. Bazkarian izena emateko epea bihar goizean itxiko dute.

2015ean egin zen azkenengo aldiz Ozkarbi eguna. Lau urte igaro ostean ospakizuna berreskuratzeko apustua egin du zuzendaritzak, eta etxafuegoak, buruhandiak, bazkaria eta erromeria iragarri dituzte zapaturako.

Elkarteko presidente Oxel Erostarbek adierazi du pozik daudela bazkideek emandako erantzunarekin. "Adin guztietako bazkideek eman dute izena, eta poztekoa da. Elkartea biziberritzeko helburuarekin hartutako norabide berria dela-eta erabaki genuen Ozkarbi eguna berriz antolatzea, eta bazkideei zein bazkide ez direnei dago zabalik".

Bazkaria eta erromeria

Etxafuegoekin, buruhandiekin eta aperitiboarekin emango diote hasiera Ozkarbi egunari, 13:00etan. Elkarteko taberna zabalik egongo da. Parte-hartzaileek bazkaria eta erromeria izango dituzte jarraian elkartean bertan.

Bazkaltzeko bi menu daude. Haurrena eta gazteena alde batetik: makarroiak, Euskal Okela hanburgesa eta izozkia. Prezioa da 5 euro.

Helduen bazkariko menuari dagokionean: zizka-mizkak, bildotsa burduntzian letxugarekin, postrea eta kafea. Ura, ardoa eta sagardoa barne prezioa da 25 euro.

Bihar goizera arte dago zabalik izena emateko aukera. Elkartean zein ozkarbi.elkartea@gmail.com helbidean egin daiteke erreserba.

Erromeria 17:00etan hasiko da eta JundaJo taldeak eskainiko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak