Kolitzara eta Aitzorrotzera irteera bana iragarri ditu Kantsatzeke mendi taldeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mai. 20a, 18:00

Kolitza eta Aitzorrotz. (Argazkiak: Kantsatzeke)

Domekan egingo dute maiatzeko irteera, eta Balmasedan dagoen Kolitza mendira izango da. Aitzorrotzerako plana ekainaren 2rako egin dute, Kantsatzeke Txiki egitasmoaren barruan.

Adina ez da aitzakia izango datozen egunetan mendi irteera bat ez egiteko. Kantsatzeke mendi taldeak bi antolatu ditu eta kasu bietan zabalik da izen-ematea.

Domekan, Kolitzara

Maiatzeko mendi irteera Kolitzara izango da. Domekarako, hilak 26, iragarri dute eta taldea 08:00etan elkartuko da herriko plazan bertatik autoetan abiatzeko.

Balmasedan dago Kolitza mendia eta lauzpabost orduko ibilaldia gertatu dute mendi taldetik. Izen-emateak eguenera bitartean egin daiteke udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbidean edo Facebook bitartez (Kantsatzeke). Prezioa da 10 euro.

Aitzorrotz, ekainaren 2an

Badira urte batzuk Elgetako mendi taldeak neska-mutikoendako eta familia giroan egiteko irteerak ere antolatzen dituela. Udaberri honetakoa ekainaren 2an izango da eta Aitzorrotz izango du helmuga.

Dorletako Ama ermitan emango diote hasiera ibilaldiari eta bertatik Aitzorrotzerako bidea egitea da asmoa. "Bueltan, Gatz Museo bisitatzeko aukera izango da talde bisita egiteko txanda eskatu baitute antolatzaileek.  "Bisita hau ez da izango derrigorrezkoa, nahi duena bakarrik sartuko da. Museoko sarrera debalde izango da 8 urtetik beherakoentzat eta 4 € beste guztientzat", azaldu dute Kantsatzeke taldetik.

Taldea 09:00etan elkartuko da Elgetako Mendizaleen Plazan. Adin txikikoek pertsona nagusi baten ardurapean hartu beharko dute parte irteeran. Izen-ematea, kasu honetan, maiatzaren 30era arte dago zabalik eta egin daiteke udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbidean edo Facebook bitartez (Kantsatzeke). Prezioa da 6 euro nagusiek eta 4 euro adin txikikoak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak