Eibartik, Aretxabaletatik, Oñatitik, Antzuolatik eta Arrasatetik etorritako abesbatzek bat egin dute Elgetan, bosgarren Kantu eta Dantza egunean. "Aurtengoa bosgarrena da, eta aurreko guztietan eguraldia nahikoa errespetatu gaitu. Euria dela eta ezin izan gara herriko kaleetan zehar aritu, baina horren ordez arkupetik arkupera ibili gara" azaldu du Lorea Larrañaga kantuen arduradunak.
Bazkalordura arte kantatzen aritu ostean, 75 lagun inguru batu dira bazkaltzeko. Eta orain, arratsaldean, kantuak albo batera utzi eta dantza kontuei helduko diete, izan ere, 18:00etan Herrixa Dantzan saioarekin eta Jainaga eta Narbaizaren erromeriarekin.