Orain arteko lanari jarraipena eman gura dio Elgetako EH Bilduk

Eneko Azurmendi 2019ko mai. 17a, 21:11

Talde argazkia.

Eguraldiak baldintzatuta, Espaloia Kafe Antzokian egin du ekitaldi nagusia Elgetako EH Bilduk. Agintaldiaren balorazio txiki bat egin ostean, aurrera begira jarri, eta datorren agintaldirako dituzten proposamenak aurkeztu dituzte zerrendakideek. Azkenik, talde argazkia atera dute bertaratutako guztiek.

Soka-dantza eginez sartu dira orain arte zinegotzi lanetan egon direnak, eta ondoren, hauteskunde hauetarako zerrendakideak batu dira soka horretara.

Sebastian Aranzabalen bertso baten ostean, bideo labur bat eskaini dute, eta Iraitz Lazkanok hartu du hitza ondoren. Eskerrak eman dizkie azken lau urteotan lan egin duten zinegotziei, datozen lau urtetarako konpromisoa hartu dutenei, eta baita herritarrei ere, "gure proiektua herrigintza delako".

Agintaldiaren balorazio txiki bat egin du gero. "Kalte-ordainek markatu dute agintaldi hau. Ia 1.600.000 euroko zorra jaso dugu, eta hori ordaintzen gure esfortzuaren zati handi bat joan zaigu. Hala ere, proiektu asko eraman ditugu aurrera. Udaletxea saneatuta, edo saneatzeko bidean utzi dugu".

Ostean, zerrendakideek hainbat arlotan EH Bilduk dituen proposamenak plazaratu dituzte: euskara, politika soziala, hirigintza, ingurumena, kirola, turismoa, kultura, hezkuntza eta parte-hartzea eta auzolana. Baita zeharka aplikatuko dituzten zenbait politikena ere, politika feminista, esaterako.

Talde argazkia atera ostean, luntxarekin eman diote bukaera ekitaldiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak